sábado, 14 de marzo de 2015

Zeregina 2: Pere Marqués-en hitzaldia

Hitzaldiari buruzko eritzia - Eskola porrota


Aste honetan eskola porrotaren inguruko Pere Marques-ek emandako hitzaldia landu behar izan dugu. 

Gaia garrantzi handikoa da eta hezitzaile bezala, ezinbestekoa da errealitate hori aldatzen saiatzeko zerbait egitea. Baina Pere Marques-ek gogoratu digun bezala, lan zail horretan beste egile batzuk ere parte hartu behar dute: ikasleek beraiek, haien senideek, administrazioko arduradunek eta gizarteak orokorrean. Zergatik? Eskola porrotaren arrazoiak aztertzerakoan, argi ikusten delako egile guzti hauek zerikusia dutela gaur egungo egoera honetan. 

Pere Marques-ek emandako argibideak oso zuzenak iruditu zaizkit eta bereziki gustatu zaidana izan da bukaeran hezkuntza-prozesuaren helburuekin lotutako gogoeta: ikaslearengan ezagutzen lorpena bultzatzeaz gain, bere nortasuna garatzen lagundu behar diogula ere. Horrela ahal izango du suertatu zaion munduan moldatu eta eskuragarri izango dituen teknologia berriak eta komunikazio-tresnak adimenez erabili. Bukaeran Bloom-en inguruko eginiko aipamena azpimarratu nahiko nuke, buruz ikasteari oraindik garrantzi gehiegi ematen baitiogu, ikaslearen beste hainbat gaitasunak ahaztuz. Berak defendatzen zuen bezala, ez al da denontzat askoz probetxugarriagoa ulermena edo gogoeta kritikoa bultzatzea? Beraz etorkizunari begira lan itzela dugu oraindik.

Hitzaldiarekin lotutako power-point aurkezpenari buruzko aipamena egin nahiko nuke: eskola porrotaren aurkako teknikak deskribatzerakoan, ikasleekin praktikan jarri daitezkeen adibide konkretuak ematen ditu eta talde-lanak edo ikasleen portfolioa bultzatzeaz gain, azterketak egiteko aholkuak oso baliogarriak iruditu zaizkit. 

Lana buruzkoari eritzia

Egin beharreko zeregina oso zaila egin zait. Gainera hasieran gaizki ulertu nuen egin beharrekoa eta atzo, ostirala, berriro hasi behar izan nuen. 

Power-point formatoa erabiltzen ez nago ohituta eta egitura prestatuta eduki arren, soinua txertatzeko arazoak izan ditut. Horrexegatik oso lagungarriak egin zaizkit foroan egindako galderak eta proposatutako konponbideak eta zeregina erabat bukatzean bidaltzeko aparteko arazorik ez edukitzea espero dut.

Hona hemen prestaturiko Pecha Kucha, hitzaldiaren laburpen gisa: