sábado, 21 de marzo de 2015

Zeregina 3 - Talde lana

IKT erabilera on baten ezaugarriak

Manuel Benito-ren hitzaldian oinarrituta


Aste honetan proposatutako zeregina oso desberdina izan da, aurreko biekin alderatuta. Besteetan bezala, irakasle baten hitzaldia komentatzea eskatzen zitzaigun, baina aurreko bi kasuetan ideia nagusiak identifikatzeaz gain, gure laburpena azaltzeko teknologia berriekin lotutako formato berezi bat erabili behar genuen. Niretzat behintzat, guztiz ezezagunak eta Pecha Kucharen kasuan gainean izugarrizko buruhausteak sortu dizkidana, ez bainuen soinua ondo txertatzen.

Baina oraingo honetan ez da zailtasun teknikorik egon. Nobedadea izan dena, lan sistema. Hausnarketa gaia garbi zegoen: teknologia berriekin lotutako erabilera on batek dituen 5 ezaugarri identifikatzea. Eta taldeko lana burutu behar genuenez, ezinbestekoa izan da gure eritziak partekatu eta eztabaidatzea. Lantalde guztiontzako foro ezberdinak sortu ziren eta gure taldekideen komentarioei erantzuna ematen saiatu behar genuen. Horretaz gain, behin gure dokumentua adostuta, foro orokor batean argitaratu behar genuen, gainontzeko lantaldeetako kideen eritziak jasotzeko. 

Bakoitzaren erritmoa desberdina izan arren, foroak maiz kontsultatzen saiatu naiz ea ekarpen berriak zeuden ikusteko. Eta nere eritzia eman eta arrazoitzen ere saiatu naiz, oso aberasgarria iruditzen bait zait besteen ikuspuntuak ezagutu eta ulertzea.

Gure taldekide batek, Asier-ek, dokumentu bateratua lortzeko ardura haundia hartu du, eskertzekoa dena: gure ideia guztiak doodle-ra igo zituen denon artean bozkatzeko eta emaitzekin honen jarraian igo dudan dokumentua sortu zuen. Gure aldetik behar izan duenean gure laguntza eskeini diogu eta ni behintzat, gustora geratu naiz burututako lanarekin.