Teknologia berrien erabilpenean zertxobait trebatzeko asmoz, ni bezalako ia esperientziarik gabeko pertsonentzat oso baliogarria da ikastaro honen bidez eskeintzen zaigun aukera.
Gero eta garrantzitsuagoa da gure eguneroko bizimoduan teknologi berriak ezagutzea eta ematen dizkiguten aukerataz baliatzea.
Baliabide hauei esker, gure harremanak ulertzeko modua aldatu dugu eta ia galduta sentituko ginateke mugikorra edo tabletarik gabe.
Gure lanean ere gero eta presentzia gehiago dute: klaseak ematerakoan, adibidez, metodoa erabiltzeaz gain, Internet-ek eskeintzen digun hainbat materialataz baliatzen gara (artikuluak, bideoak, irudiak eta abar). Argitaletxe askok ere testu liburu interaktiboak atera dituzte eta metodo klasikoagoak erabiltzen ohituta ginenentzat aldea ikaragarria da.
Beraz, nere aldetik behintzat, ahalik eta azkarren trebatzeko ahalegin haundiak egiteko prest nago.
Ea ikastaro honen bukaeran aurrera-pauso nabarmenak eman izanaren inpresioa daukadan...

No hay comentarios:
Publicar un comentario